Entradas

Mostrando entradas de 2020

HIRUON AGURRA

Imagen
Kaixo Ikasleak!!! Oraingo honetan oporrak disfruta ditzazuen opa dizuegu eta horretarako bideotxo bat egin dugu!!! Merezi duzuelako ondo pasa udan!!! Asier eta Luaren agurra Txakurra duzuenak frogatu eta ea zenbat gauza ikasten dituen. Uda on ona pasa eta ondo ondo segi. Oso zoriontsuak izan. Besarka handi bat.

GOZATU SAREAN EUSKARAZ

GOZATU SAREAN EUSKARAZ Kaixo Lagunak: Ikasturtea bukatzear dago eta ez dugu ikasturtea bukatzen utzi nahi zuekin esteka interesgarri hauek partekatu gabe.  Euskaraz jolastu, gozatu eta ikasteko esteka ezberdinak uzten dizkizuegu. Ez dakizunean zer egin edo aspertuta zaudenean sartu jolaste eta ONGI PASA!!!! Gozatu sarean euskaraz     Aisialdian eta kirolean euskaraz gozatzeko baliabide digital ugari daude: Webserieak, webguneak, aplikazioak, mugikorrerako jolasak... Horietako batzuk gune bakar batean bildu ditugu zuretzat. Jolasak Ikus ezazu Euskal Herria zenbateraino ezagutzen duzun: gure geografia, gure jaiak, gure kultura,... eta une atsegin batetaz gozatu. JAR EZAZU FROGAN ZEURE BURUA! Jakina Euskal tribial online jokatzeko sortua dago.  Bakarrik, lagun artean, txapelketak... AZKUE FUNDAZIOA Gure proiektu guztiek hiru osagarri dituzte:  sarean burutzen ditugu, parte hartzaileak dira eta beti sai...

8. asteko erronkak

Imagen
8. ASTEKO ERRONKAK 1. MAILA Mila esker Garazi zure erronka gurekin partekatzeagatik !! 2. MAILA Kaixo!!! Oraingo honetan nire Semeak grabatutako bideoan erronka berria erakutsiko dizuet. Espero zuen gustuko izatea!!!! Eta sentitzen dugu kamara pixkat mugitzen bada, hasiberria baita kamaralaria, kar kar!!     3. MAILA Kaixo 3. mailako ikasleak. Hemen uzten dizuet gaurko erronka. Animo eta asteburu on pasa!  4. MAILA Kaixo 4. mailako ikasleak. Animo gaurko erronkarekin, ea zenbat irauten duzuen!!  0 eta 20 segundo artean = gutxiegi 20 eta 40 segundo artean= nahiko 40 eta 60 segundo artean = Ondo Minutu bat baino gehiago= oso ondo  5. MAILA Kaixo 5.mailako ikasleak! Hemen uzten dizuet gaurko erronka. Indarra landuko duzue. Ea zenbat egiten dituzuen! 6. MAILA  Kaixo 6.mailako ikasleak!!! zer moduz zaudete? Gaurko erronkarekin begi esku koordinazioa landuko dugu. Ea ba gustuko duzuen!!...

TXISTEEN TXOKOA

Imagen
TXISTEEN TXOKOA Kaixo Ikasleak!!! Orrialde berri honetan txisteak kontatzea izango dugu helburu eta honekin batera Ahozkotasuna landuko dugu ere. Gorputzaren Keinu hizkuntzak parte hartuko du baita gure txisteak kontatzeko interneten bidez bilatzea, txiste liburuak irakurtzea... Irakurtzen ari zareten moduan gauza ugari lantzen dira txiste bat kontatu baino lehen... Eta txisteak kontatu eta gero, zer gertatzen da??? Barre algarak sortzen direla edo hori espero dugu behintzat....Baita gorputzean hainbat prozesu gertatzen dira: Hauek onura fisiko batzuk besterik ez dira: Pertsonok animo egoera positiboa dugula.   Baikor pentsatzera laguntzen dizula. Gorputza erlaxatzen du. Elkarrekin zauden pertsonenganako hurbiltasuna. Hainbeste barre egiteagatik min arina gihar abdominaletan, aurpegian eta lepoan. Zirkulazio sistema eta gure bihotzari mesede egiten dio. Oxigenazioa handitzen du eta arnas funtzioak hobetzen ditu. Defentsa sistema hobetzen d...

6. asteko erronkak

Imagen
5. ASTEKO ERRONKAK 1. MAILA Kaixo lehenengo mailako lagunak.Ostiralero moduan hemen gatoz zuen erronkekin. Aste honetan Garazi Vidaurrek bidali digu beste erronka berri bat, beraz, mila esker Garazi zure irudimenagatik, erronkak asmatzeko duzun gaitasunagatik eta erronkak guztiokin partekatzeagatik.   Auto-ebaluazio taula 20’’ baino gehiago Gutxiegi 17’’-20” artean Nahiko 13’’-16’’ artean Ondo 10-13’’ artean Oso ondo 10’’ baino gutxiago Bikain 2. MAILA Kaixo ikasleak!!! Zapatilak salto egitearen erronka azalduko dizuet bideo honetan...ea zenbat zapatila jartzen dituzuen eta salto egiten duzuen!!! bilatu:16.gorputz heziketa sasikonfinatua:zapatila-salto 4-bikain. 3-oso ongi 2-ongi 1-nahikoa 0-ez gainditua. 3. MAILA Kaixo hirugarren mailako ikasleak. Ostirala denez erronka berri bat ekartzen dizuegu.  Lehenbiziko bideoan egin behar duzuen erronka azaltze...

BIZI BARATZA

Imagen
BIZI BARATZA( 8-06-2020) Kaixo berriro ikasleak!!! Gaurko egunean baratza nola dagoen erakutsiko dizuet. Aurrerapen nabarmenak ikusiko dituzuela espero dut. Bideoan azaltzen dizuedan bezala aste hauetako lana zein landareak erein ditugun erantzungo didazue, animo ba eta ea guztiak asmatzen dituzuen!!! Aupi...12 argazkien artean 11 baratzekoak dira. Asmatu zeintzuk diren eta esan zer fruitua aterako duten gero osasungarri, bertako, fresko eta modu ekologikoan elikatzeko. Nire lagun baten bideoa ere bidaliko dizuet baratzarekin gehio motibatzeko!!! Animo Patorekin eta bizi baratza!!! BIZI BARATZA Kaixo Joakin Lizarraga ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleak!!! Orrialde honetan ikasiko dugu nola atondu baratza bat ia ia 0tik hasita. Bideo hauetan ikusiko duzue nola poliki poliki baratza bat joaten den sortzen. PREST BARATZERAKO. LEHENENGO PAUSUA. BIGARRENA. HIRUGARRENA. ...

SARRIGURENEN ALTXORRAREN BILA

Imagen
Kaixo lagunak: TANGORRI pirata naiz, ausartzen zarete nire altxorra aurkitzera? Ez da lan erraza izango baina oso ondo pasatuko duzue. Altxorra aurkitzeko heldu baten laguntza eta bere mugikorra beharko duzue. Nola jolasten da? adi hurrengo pausuei eta azalpenaren bideoari. Pausoak: 1.- Ikusi azalpenen bideoa: 2.- Mugikorrean instalatu “MUNZEE” APPa Play storetik aplikazioa jaitsi eta instalatu (doakoa da) edo ondoko linkean deskargatu. Munzee jeisteko linka:  https://play.google.com/store/apps/details?id=com.freezetag.munzee 3.- Hasierako “munzeera” joan, eskaneatu, irakurri eta hasi  jolasten! Lehenengoa eskolako irteeretan (danborrada, Sarriguren kantuz …) lehenengo geldialdia egiten dugun txinatarren dendaren aurrean dago, kartelak jartzen diren panel grisean.  4.- Gogoratu segurtasun neurriak Gogoratu oraindik ere egoera berezian gaudela eta segurtasun neurriak bete behar ditugula arriskuak ahalik eta gehie...

5. asteko erronkak

Imagen
5. ASTEKO ERRONKAK 1. MAILA Kaixo ikasleak, Garazi Vidaurrek proposatutako erronka uzten dizuet. Espero dut zuen gustukoa izatea. Animo eta asteburu on pasa.  2. MAILA, 4.MAILA ETA 6.MAILA MAILA GUZTIEK EGITEKOA ERE. Kaixo denoi!!!! Oraingo honetan ere erronka motore bereziarekin natorkizue izan ere  2.maila eta 6.mailetarako egokitu zitzaidan grabatzea baina kurtso guztietarako prestatutako ekintza da. Gorputz heziketa naturalaz gozatzekoa. Maiatzaren azken asterako eta hurrengo ekainean egiteko aukera ziur izango duzuena. Zuen, lagunen, gurasoen, aiton amonen....baratzera joatea besterik ez duzue egin behar.... AZALPEN  OROKORRA. PREST BARATZERAKO. 1.ARIKETA:SASIAK GARBITU. 2.ARIKETA: GERATZEN DEN BELARRA KENDU. 3.ARIKETA: LURRA LAIATU. 4.ARIKETA: ONGARRITU. 5.ARIKETA: LURRA JORRATU ETA ILDAXKAK EGIN. 6.ARIKETA: LANDATU ETA UREZTATU. ANIMO BARATZAREKIN!!! TA AZKEN GAUZA....BIDEOETA...

4.ASTEKO ERRONKAK

Imagen
4.ASTEKO ERRONKAK 1.MAILA Kaixo Ikasleak, aste honetan bi erronka heldu zaizkigu, Izar Araizek eta Garazi Vidaurrek bidali dizkigutenak. Espero erronkak gustatzea eta gogorarazten dizuegu nahi baduzue oraindik zuek asmatutako erronkak bidali ahal dituzuela. 2.MAILA Kaixo ikasleak!!! Gaur niri egokitu zait zuei erronkak bidaltzea: -Hasteko txiste bat kontatuko duzue, kar kar...... -Gero saski-galtzerdi erronka burutuko duzue bai eskuaz eta bai hankaz. -Eta bukatzeko Yoga-galtzerdi egingo duzue, Ondo? ZUEN AUTOEBALUAZIOA EGITEKO: BILATU:16.GORPUTZ HEZIKETA SASIKONFINATUA 4-BIKAIN 3-OSO ONGI 2-ONGI 1-NAHIKOA 0-EZ GAINDITUA. 3.MAILA Kaixo 3.mailako ikasleak! Gaurko erronkan oreka oso garrantzitsua izango da. Materialari dagokionez, galtzerdi pare bat beharko dugu. Hemen duzue gaurko bideoa. Animo! Ondo izan eta asteburu ona pasa! 4.MAILA Kaixo 4. Mailako ikasleak!! Aste honetan nik proposatutako erronka batekin nator....

3. asteko erronkak

Imagen
3. Asteko erronkak  Kaixo Ikasleak: Hemen gatoz hirugarren asteko erronkekin. Gogoratu maila guztietako ikasle guztiak bidali ahal dituzuela zuek asmaturiko erronkak.  Animatu erronkak egiten eta erronkak asmatzen, ongi pasatuko duzue eta!! 1. Mailakoen erronkak  Barkatu burua mozteagatik. Komuneko paperaren erroilua buruaren gainean dago oreka mantentzen.   2. Mailakoen erronka Kaixo 2. mailako ikasleak. Gaurko saioan abdominalak (sabeleko giharrak) indartzeko ariketa egingo dugu. Hemen uzten dizuet gaurko bideoa. Animo! 3. Mailakoen erronka Kaixo lagunak, gaurko erronkak frogatu aurretik ondoko estekan jartzen dizuedan beroketa egitea gomendatzen dizuet (  beroketa ). Animo erronkekin eta animatzen bazarete partekatu gurekin zuen erronkak. Ondo izan.   4. eta 5. Mailakoen erronka kaixo berriro!!! Oraingo honetan Parkour ariketatxo (KATUA)bat egitea proposatuko dizuet. Atera ah...