5. maila

PARKOUR ASKEA (9-06-2020)

Kaixo ikasleak!!!
Gaurko honetan 4 ariketatxo berriekin natorkizue. Lehoia, birak, eskumutur-jauziak eta tik-taka egiten saiatuko gara.

Hona hemen gaurko bideoklaseak:

90 eta 180 graduko birak:


Lehoia:






3.Ariketa:tik-taka:

Eskumutur-Jauzia: ariketa hau egin baino lehen eskumuturrak ongi berotu behar dira asko sufritzen baitute. Beroketa hasieran egiten badugu betiere kasu eskumuturreekin eta ondo berotu!!
Animo....


Eta bukatzeko bakoitzak bere ibilbidea asmatu beharko du: Aurretik ikasitako ariketatxo guztiekin zuek zuen ibilbidea sortu!!!
Animo honekin ere....


AUTOEBALUAZIOA EGITEKO:BILATU 23:GORPUTZ HEZIKETA SASIKONFINATUA:PARKOUR:ibilbidea 2

OROITU ZUEN IBILBIDEAK ETA BIDEOAK GURI BIDALTZEN!!!!


PARKOUR ASKEA (2-06-2020)
Aupa!!!

Zer moduz Errodatzeak, jauziak, erorketak?
Poliki poliki zuen ibilbideak egiten ari zarete?

Motibagarria izango delakoan bidaltzen dizuet bideo hau:

Parkourra ere Euskaraz egin daitekeelako, hona hemen bideo hau ere:



Paretak igotzen zemouz ibili zarete?

AUTOEBALUAZIOA EGITEKO:



4-bikain
3-oso ongi
2-ongi
1-nahikoa
0- ez gainditua



PARKOUR ASKEA (28-05-2020)

Kaixo ikasleak!!!

Oraingo honetan  Errodatzeak nola egin landuko dugu eta Paretak ere nola igotzen den hastapena izango da gure helburua.

- Aurreraka errodatzea:
Eskuak L forman jarriko dugu eta gorputza aurrera eramanez, burua alde batera ipiniz, sorbalda eta bizkarra lurrean jarriko dugu buelta emateko.

Egin ahal da lurretik hasteko. Gero bilatu oztopoak altuagoak eta bertatik egin. Palet bat, banku bat….nahi duzuena.

Egin ahal da eskuak L forman edo esku bat lurrean ipiniz eta hurrengoa azpitik eta atzeraka pasatzea.


- Atzeraka errodatzea
Gorputza atzeraka botakoa dugu, bizkarra eta sorbalda lurrean jarri, eskuaz lagundu eta zutik jarri.


Zuen Autoebaluazioa egiteko: 


4-bikain
3-oso ongi
2-ongi
1-nahikoa
0- ez gainditua





PARKOUR ASKEA (21-05-2020)



Kaixo Ikasleak!!!

Zer moduz zaudete? nola moldatzen ari zarete Parkourrarekin?
Gaurkoan 2.saioarekin natorkizue. Honetan Jauzi motak landuko ditugu baita erorketa mota batzuk ere.


Animatu eta bidali zuen bideoak: iaguerri@educacion.navarra.es
Hasieran beroketa bat egin dezakezue. 



 
1. Lehenengo ariketa: LURRETIK LURRERA JAUZIA.
  
2. Lurretik oztopora.


3. Oztopotik lurrera.
4. Oztopotik oztopora.

5. ASMATU ZUEN IBILBIDEA.

ETA EZ AHAZTU BIDALTZEN ZUEN IBILBIDEAK GURE HELBIDE ELEKTRONIKOETARA!!!

ZUEN AUTOEBALUAZIOA EGITEKO:

4-bikain
3-oso ongi
2-ongi
1-nahikoa
0- ez gainditua

PARKOUR ( 13-05-2020)
Kaixo berriro!!!

Deseskalatze egoera honetan aukera dugunez kalera ateratzeko, aprobetxatuko dugu gai honi heltzeko:PARKOURrari. 

Frantzian garatu zen diziplina bat da. Hasiera batean Raymond Bellek “Metodo Natural” izena zuen entrenamendu militar bat praktikatzen zuen eta praktika hau David Belle-ri, bere semeari, transmititzerakoan, David-ek eraldatu eta Parkour hitza eman zion. 1980-1990 hamarkada bitartean, David eta bere lagun taldeak Yamakasi taldea sortuko dute. Diziplina hurrengo hamarkadan zabalduko da zenbait film, dokumental eta iragazkiz lagunduta. Parkour-a “FreeRunning” eta “ADD” -tik desberdintzen da helburuetan. Jarduera ez lehiakorra sustatzen du. 



1.ARIKETA: OINARRIZKO HESI-PASA:

2.ARIKETA: ALDE BATERA HESI-PASA:

3.ARIKETA: ESKU BATEZ HESI-PASA:

4.ARIKETA: ALBOKAKO HESI-PASA:

Ariketa hauek guztiak zuek autoebaluatzeko nire errubrikak utziko dizkizuet:



4-bikain
3-oso ongi
2-ongi
1-nahikoa
0- ez gainditua
MALABAREEKIN ERRONKA BERRIAK 06-05-2020

Kaixo guztioi!

Bideo honetan UR-JAUZIa eta TENISa ariketak proposatuko dizuet.
Zuen autoebaluazioa egiteko tresna hauek ere utziko dizkizuet:


4-bikain.
3-oso ongi
2-ongi
1-nahiko
0- ez gainditua

5.MAILARAKO.
BILATU: 22:GORPUTZ HEZIKETA KONFINATUA

Aprobetxatu orain atera zaitezketela paseoak, patinetearekin eta txirrindularekin ibiltzeko. Kotxerik gabe dena askoz hobe!!!!



AUPA MALABARISTAK!!!





AUPA MALABARISTAK!!!!


2020/04/27 MALABARE ERRONKAK

Kaixo ikasleak:

Gaur nire azkeneko eguna izanik, bideoan eskerrak ematen dizkizuet emandako aukerengatik. Online moduan klaseak emateko lehenengo aldia da eta gauza asko ikasi ditut modu honetan. Esateko ere, hobetzeko proposamenen bat edo nire klase eta planteamenduei buruzko iritziren bat baldin baduzue bidal iezadazue korreo honetara (esanzsaenz@educacion.navarra.es), ez dut negatibotzat hartuko beti  hobetzeko ideia daukat eta kritikak modu konstruktibo batean hartuko ditut. 

Besterik gabe mila esker eta segi lanean, besarkada bero eta handi bat.

Hemen uzten dizuet gaurko erronken taula eta bideoa:


 

Lehenengoan lortu dut

5 saiakera baina

gutxiagoan 

lortu dut

5 saiakera baina

gehiagotan lortu dut

Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut

1.- Paretara begira metro batera jarriz esku dominantean A eta B pilota izango dituzue. Lehenik eta behin, A pilota paretara bota eta errebotea egin bezain pronto B pilota jaurti eta A pilota hartu. B pilota errebotea egitean A pilota jaurti. ( 5 aldiz esku dominantearekin eta zuzenean beste eskura pasa eta beste 5 bira egin).





2.- Zutik egotetik esertzera pasa behar zarete. Horretarako A eta B pilotak esku batean izango ditugu. A pilota gora bota eta hau jaisten hasten denean B pilota gora bota eta A pilota hartu. Esertzeko muga A pilota 5 aldiz gora botzerakoan izango da eta altxatzerakoan berdina baina kontrako eskuarekin. ( 5 A-B bira esertzeko esku dominantearekin eta beste 5 A-B bira esku ez dominantearekin).





3.- Liburu bat buruan izanik, A-B piloten malabareak egitea liburua erori gabe. Horretarako esku dominantearekin A-B pilotak gora botako eta hartuko ditugu.

(10 aldiz A pilota gora botatzea)




4.- Esku batean bi pilota izanik (A eta B) eta beste pilota bat bestean (C). A gora jaurti ( gorputzaren erditik), A pilota jaisten hasten denean bi eskuko pilotak (B-C pilotak) gorputzaren aldeetatik gora jaurtiko ditugu. A pilota behan dagoenean hartu eta berriz gorputz erditik gora bota. B-C pilotak jaisten direnean hartu eta segiduan biak batera gorputz aldeetatik gora jaurti.

(A eta B-C pilotak 10 aldiz gora jaurti).




2020/04/24 MALABARE ERRONKAK

Kaixo ikasleak:

Gaurko egunean, 2 eta 3 pilotekin egindako 4 erronka proposatzen dizkizuegu. Azkenekoa batez ere zaila edo konplexua izan daiteke, baina saiatzen baldin bazarete seguruenik denbora eta praktikarekin lortuko duzue. ANIMO ETA SEGI LANEAN!!!

Hemen uzten dizuegu erronken bideoa eta saiakera taulak:  



1

 

Lehenengoan lortu dut

5 saiakera baina

gutxiagoan 

lortu dut

5 saiakera baina

gehiagotan lortu dut

Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut

1.- Esku batean 2 pilota izanik (A eta B), A pilota gora bota eta jaisten hasten denean B pilota gora bota. A pilota behean dagoenean jaurtiketa eskuarekin hartu eta B pilota jaisten hasten denean buruarekin kolpatu eta esku librearekin hartu. (5 aldiz esku bakoitzarekin erori gabe).

1

1

1

1

2.- Esku batean 2 pilotak izanik (A eta B), A pilota gora bota eta hau jaisten hasten denean B pilota gora jaurti. A pilota behean dagoenean jaurtiketa eskuarekin hartu eta B pilota jaisten hasten denean A pilota gora jaurti berriro eta jaurtiketa eskuarekin hartu. (5 aldiz esku bakoitzarekin).

1

1

1

1

3.- Aurreko ariketaren berdina, baina 3 pilota beharko ditugu ( A eta B esku batean eta C pilota bestean) 5 aldiz A eta B pilota gora bota eta azkeneko jaurtiketan B pilota esku berberarekin hartu ordez, beste eskuarekin hartuko dugu. Ondoren B eta C pilotekin berdina egingo dugu baina beste eskuarekin. ( erori gabe 5 aldiz esku batekin eta beste 5 bestearekin)

1

1

1

1

4.- Esku batean bi pilota izanik (A eta B) eta beste pilota bat bestean (C). A gora eta kontrako aldera jaurtiko dugu ( beti ere gorputz erdia erreferentzia izanik), A pilota jaisten hasten denean beste eskuko pilota (C pilota) gorputz erditik beste aldeko eskura gora jaurtiko dugu, A pilota bitartean jaisten doa eta behan dagoenean hartu. C pilota jaisten hasten denean B pilota gorputz erditik  beste eskurantz gora bota. C pilota behean dagoenean hartu, mugimenduak ziklikoak dira, begiratu bideoa argi gelditzeko.

(esku bakoitzarekin hasiz bira oso bat ematea).  

1

1

1

1

2020/04/22 OGF: ERRESISTENTZIA ETA MALGUTASUNA 

Kaixo ikasleak: 
Gaurko egunean oinarrizko gaitasunei bira oso bat emateko erresistentzia landuko dugu. Aldi berean, erresistentzia landu aurretik muskuluen elongazioa (malgutasuna) eskatzen dituzten ariketa batzuk egingo dituzue sortu al diren lesioak ekiditzeko. ANIMO ETA SEGI LANEAN!!
1. BIDEOA: MUSKULU ELONGAZIOA (MALGUTASUNA)

2. BIDEOA: ERRESISTENTZIA ARIKETAK

2020/04/20 MALABARE ERRONKAK

Kaixo ikasleak:
Aste Santuan indarrak berritu ostean, gorputza mugitzeko garaia etortzen da. Gaurko egunean bi pilota behar diren 5 erronka proposatzen dizkizuegu, gai izango zarete hauek gainditzen???? ANIMO =)

1
Lehenengoan lortu dut
5 saiakera baina
gutxiagoan 
lortu dut
5 saiakera baina
gehiagotan lortu dut
Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut
1.- Paretari begira metro batera jarrita eta esku bakoitzean pilota bat izanik (A eta B pilotak), bi pilotak aldi berean paretaren kontra bota eta errebote batekin eta boterik eman gabe pilotak eskutik aldatu. (10 aldiz erori gabe). 




2.- Esku batean 2 pilota izanik (A eta B), A pilota gora bota eta jaisten hasten denean B pilota gora bota eta kontrako eskuarekin 2 pilotak hartu. Lehenengo A pilota eta gero B pilota. (10 aldiz esku batetik bestera).




3.- Esku batean 2 pilotak izanik (A eta B), A pilota gora bota eta hau jaisten hasten denean B pilota gora jaurti. A pilota behean dagoenean jaurtiketa eskuarekin hartu eta B pilota jaisten denean kamisetarekin errebotea egin eta esku librearekin hartu. (5 aldiz esku bakoitzarekin erori gabe).




4.- Esku batean bi pilotak izanik ( A eta B), A pilota gora bota eta hau jaisten hasten denean B pilota gora bota. A pilota ahalik eta lehen hartu botatako eskuarekin eta berehala botatako eskuaren aldera bira oso bat eman eta B pilota ahal dugun moduan hartu. (5 aldiz esku eta alde bakoitzera/rekin).




5- Buruz gora lurrean etzanda A eta B pilotak esku batean izanik, ukondoaren estentsio eta flexio batekin buruaren paretik gora A pilota jaurtiko dugu eta hau jasiten hasten denean B pilota. Azkenean A eta B pilotak esku batekin hartuko dira. ( 5 aldiz esku bakoitzarekin erori gabe).





2020/04/08 OGF: INDARRA

Kaixo ikasleak:
Gaurko egunean indarra lantzeko hainbat testen ariketak proposatzen dikizuegu. Test hauek, gorputzaren beheko atalen indar explosiboa neurtzeko erabiltzen dira. Aurreko egunean jauzi horizontala erabili zenuten indarra neurtzeko, gaur ordea, jauzi bertikalak ere landuko dituzue. Horien artean honako test hauek aurki ditzazkegu:

5 aldiz jauzi bakoitza eta 20 segunduko atsedena hartu jauzi batetik bestera. 

SQUAT JUMP (SJ): 90º-ko belaunen flexio batetik, bizkarra zuzen mantendurik eta eskuak aldakan izanda jauzi bertikala egitea. Honekin indar explosiboa neurtzen dugu.
COUNTER MOVEMENT JUMP (CMJ): Zutik jarrera egokiarekin eta eskuak aldaketan izanik, belaunen flexioa egin (90º-ko angelua lortu arte) eta flexioa egin bezain pronto errebotearekin jauzi bertikala egin. Test honekin indar explosiboa lantzeaz aparte, beheko atalen malgutasun gaitasuna ere landu egiten dugu. 
DROP JUMP (DJ): Aulki edo mahai txiki baten gainean zutik jarrera egokian egonda eta eskuak aldaketan izanik, aurrera pauso bat eman erortzen utzi. oinak lurra ukitu bezain pronto belaunen flexio egin (90º-ak lortu arte) eta jauzi bertikala egin. 
ABALAKOV JUMP: Test hau CMJ bezala egiten da, baina besoen mugimendua erabiliko dugu (behetik-gora) jauzia egiteko. Modu hoentan, indar explosiboa eta gorputzaren beheko atalen malgutasun gaitasuna lantzeaz aparte, besoen koordinazioa ere landu egiten da.
JAUZI HORIZONTALA: Aurreko egunean, Asierrek azaldutako jauzia, behean test bideoan aurki dezakezuena. 
1-Eskuak gerrian
2-Besoekin lagunduz

Hemen uzten dizuegu test-ak modu egokian egiteko bideoak: https://www.youtube.com/watch?v=wa6-KgTOwkw eta https://www.youtube.com/watch?v=ueZOrheBAq0

Hemen uzten dizuegu gaurko saioaren bideoa, beroketa, ariketa txiki eta testak biltzen dituena:

2020/04/03 MALABARE ERRONKAK

Kaixo ikasleak:

Hemen uzten dizuegu gaurko eguneko malabare bideoa eta saiakera taula.




Lehenengoan lortu dut
5 saiakera baina
gutxiagoan 
lortu dut
5 saiakera baina
gehiagotan lortu dut
Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut
1.- Zutik egonda paretara begira 2m-ra jarri. Pilota lurrerantz bota, bote bat eman paretan errebotea egin pilota guregana etorri aurretik bira osoa eman eta hau hartu. (5 aldiz esku bakoitzarekin).




2.- Pilota bat  gora bota, kamisetarekin gora bultzatu eta kamisetarekin hartu. (5 aldiz esku bakoitzarekin).




3.- Esku bakoitzean pilota bat izan (A eta B pilota). A pilota esku dominantearekin gora bota eta B pilota berehala eskutik aldatu. A pilota jasiten denen B pilot gora bota, A pilota esku dominantearekin hartu eta jarraian B pilota. Azkenean bi pilotak esku dominantean bukatuko dute. (5 aldiz esku bakoitzarekin).




4.- Pilota oinen tartean izanda, belaunak tolestuz pilota gora eraman, eksu batekin kolpatu eta beste eskuarekin hartu. (5 aldiz esku bakoitzarekin).




5- Paretatik 50zemtimetro- metro batera jarrita eta honi bizkarra emanez, hanken azpitik botearekin paretara bota eta errebotea egin ostean gure gainetik pasatu behar da pilota eta ahal dugun moduan hartu. (10 saiakera esku bakiotzarekin).




2020/04/1 OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK: ABIADURA

Kaixo ikasleak:

Gaurko egunean, oinarrizko gaitasun fisikoen artean abiadura landuko duzue, zehatzago esanda erreakzio abiadura eta desplazamendu abiadura. Horretarako hainbat material behar duzue, 9 pilota edo bola (aluminiozkoak, fronteniseko edo eskupilotakoak, egunkari orriez egindakoak...), zeloa, 3 kaxa eta 6 paper orri.

Saio hau burutzeko lekua nahiko zabala izan behar da eta azkeneko ariketa etxeko pasilloan egitea gomendatzen da, 3-4 metroko distantzia duen lekuan.Ariketak laguntzaile batekin egiteko planteatu dira, horretarako gurasoek edo anai/arrebak laguntza eskeini al dizuete. Baina bakarrik ere egin al dira, hala nola aurretik irudi formen segida mobilarekin grabatzen. Hemen azpian uzten dizuegu saioaren azalpen bideoa:



2020/03/30 MALABARE ERRONKAK

Kaixo ikasleak:

Hemendik aurrera malabareak ere landuko ditugu oinarrizko gaitasun fisikoekin batera. Horretarako, malabare 4-5 erronka eskeiniko dizkizuegu eta behean dagoen saiakera taula bete beharko duzue erronken jarraipen bat eramateko. Taulak, komentarioak, hobetzekoak, arazoak... gure korreora bidali al dituzue (korreoak hasierako orrialdean agertzen dira).

Hona hemen, gaurko 5 erronken bideo eta taula: 






Lehenengoan
lortu dut
5 saiakera baino
gutxiagotan
lortu dut
5 saiakera
baino gehiagotan
lortu dut
Gaur ezin
izan dut lortu,
bihar lortuko dut.
1.Erronka: Pilota bat esku bakoitzean izanik (A eta B pilota).
A pilota esku batekin gora bota B pilota eskuz aldatu eta A
pilota beste eskuarekin hartu. (5 aldiz esku bakoitzarekin).




2.Erronka: Pilota bat erabiliz, esku batekin gora bota,
kamisetarekin errebotea egin eta bota duzun eskuarekin
hartu. (5 aldiz esku bakoitzarekin).




3.Erronka:Zutik egonda pilota bat gora bota eta lurra ukitu
baino lehen eseri eta airean hartu. Eserita egonik, pilota gora
bota eta hau lurra ukitu baino lehen zutitu eta hartu. (5 eseri-zutitu esku bakoitzarekin).




4.Erronka:Pilota bat oinen tartean ezarrita, oinak eta
belaunak gora eramanez pilota altxatu eta esku batekin
hartu. (5 aldiz esku bakoitzarekin)




5.Erronka: FAMATUA!!! ur botila bat pixka bat urez bete. Esku batekin botila aurrera bota
eta bira bat emanda lurrean zutik mantendu behar da. ( 5 saiakera esku bakoitzarekin
eta horietako batean lortu behar duzue).




OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK


Kaixo lagunak:
Egun hauetan zehar oinarrizko gaitasun fisikoak landuko ditugu.  Gaurko bideoan lau test erakutsiko dizkizuegu. Gure asmoa da gaur lau testak egin eta emaitzak apuntatzea. Hurrengo egunetan, egunero bideo baten bidez errutina bat igoko dizuegu, erresistentzia, indarra malgutasuna eta abiadura lantzeko. Egoera hau bukatzeko dagoenean, gaurko test berberak errepikatuko dituzue eta ikusiko dugu ea zer gertatzen den entrenamendu aurreko eta ondorengo emaitzekin.

Hasteko, oinarrizko gaitasun fisikoak zeintzuk diren eta zer diren ulertzeko informazioa uzten dizuegu. Irakurri mesedez eta zalantzarik baduzue, azpian “iruzkina idatzi” jartzen duen lekuan idatzi mesedez, guk erantzun bat emango dizugu eta horrela gainontzekoak ere irakurri ahalko dute, horrela, denok informazio gehiago izanik.















Testak egiteko bideoa:



OGFen 1. saioa. Malgutasuna (eguzkiari agurra) 2020/03/23









------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------ 


Kaixo ikasleak:

Hemen uzten dizuegu etxean zuen anai, arreba, guraso edo bakarrik jolasteko jolasa. Etxean zein kalean jolasteko aukera ematen du, nire kasuan Leitzako lagun batek erakutsi zidan eta denbora pasa bezala erabiltzen dugu. Hemen azpian azalpena uzten dizuet eta berehala bideotso bat igoko dut nik egiten. NOR ANIMATZEN DA?????

TXINTXURRI JOLASA

1. NOLA JOLASTEN DA?

Lurrean marra zuzen bat erreferentzia moduan erabiliko duzue eta oinak ezin dute marra horretatik aurrera lurra ukitu. 

- Arkatz, komuneko paper biribilkia edo bestelako material txikia eskuekin lurreko marratik aurrera arrastaka ahalik eta distantzia handiagoa egiten saiatu behar zarete. EZIN DA AURRERAKA BOTA EDO BULTZATU, ARRASTAKA IZAN BEHAR DA!

- Azkeneko posiziotik (lurretik) altxatzekoeskuak ezin dute lurra berriz ukitu, ezta pixka bat ere (arrastatzea ezta ere). Beraz, gehien luzatutako besoa eta eskua airetik atzera eramanez eta beste beskoko ukondoaren flexio eta estentsio batekin, gorputzaren eta hanken atzerako mugimenduarekin batera lurreko marratik atzera zutik jarri behar zarete. 

2. ZENBAT JOKALARI JOLASTU DEZAKETE?
- Nahi dituzten jokalari kopurua. Kontua da hurrengoak atzekoaren distantzia gainditzea.
- Jokatzeko erronda edo txandaka izango da, Horretarako zenbakatu edo ilaran jarri. Bigarrenak
- Bakarrik jokatzeko aukera. Erronkak sortu, adibidez, gaur 50 zentimetrotara iritsiko naiz edo 5 zentimetro gehiago lortuko ditut.

3. MATERIALA
-Pisua: arkatza edo boligrafoa, komuneko paper biribilkia, goma,
Bikoteka edo parte hartzaile gehiago jolasterakoan, pisua eta erreferentzia pisua erabiltzen dira.
-Marra: soka  bat, lurrean dagoen marra zuzena...

4. ESPAZIOA
Jolasteko espazioa ez da oso handia izan behar, adibidez etxeko sarbidean edo pasilloa erabili daiteke, hau da, gutzienez 2-3 metroko luzeera duena.

5. BIDEOA




HERRI KIROLAK

Kaixo ikasleak
:
  • Bi aste hauetan denek, banaka,  herri kirolei buruzko lan bat egin behar duzue. Lana egiteko jarraitu behar diren pausoak (1.puntua), lanaren gidoia (2. puntua) eta baliabideak (3. puntua) orrialde honetan agertzen dira. Lana eskuz egin daiteke (koadernoan edo orrialde txurietan) edo Google Driven bidez. Eskuz egiten baduzue eskolara itzultzen garenean irakasleari eman. Google Driven bidez egiten baduzue gurekin partekatuko duzue. 
        Egunero pixkanaka egitea aholkatzen dugu, bukaeran dena ez                          pilatzeko. 
    • Eskolara bueltatzen garenean nahi duenak lan honen inguruko 5-10 minutuko azalpen bat egiteko aukera izango du nota igotzeko (bukaerako notan gehienez puntu 1). Eskolara bueltatzen garenean irakasleari esan eta hurrengo astean azalpena egiteko aukera izango du. Horrela, herri kirol ezberdinak ezagutuko dituzue zuen gelakideen azalpenei esker.

    Lan honen bidez, herri kirolak ezagutuko dituzue, interneten informazioa aurkitzen, informazioa sailkatzen, ulertzen, azaltzen … ere trebatuko zarete. 
    Horretarako,  zuen lana prestatzeko gidoi bai eta informazio iturri ezberdinak uzten dizkizuegu lagungarri izango direlakoan. Gidoian aipatzen diren puntuez gain, interesgarriak iruditzen zaizkizuen puntu ezberdin gehiago sartu ahal dituzue. 


       .Lana egiteko jarraitu behar diren pausoak
    LEHEN PAUSOA
    Landuko duzun herri kirola aukeratu: sokatira, harrijasotzea, sega, txinga-proba edo lokotx-bilketa.
    BIGARREN PAUSOA
    Informazioa bilatu.
    Informazioa sailkatu.
    Informazio erabilgarriena bildu.
    HIRUGARREN PAUSOA
    Herri kirolaren gidoia bete.

    • Nota igo nahi dutenentzat
      • Aurkezpena prestatu.
      • Aurkezpena ahoz bakarrik egin behar duzue edo dokumentu grafikorik erabil nahi duzue? (nahi baduzue prestatu marrazkiak, power point, argazkiak paperean...).
      • Aurkezpena burutu.
      • Gelakideak ebaluatu.


        2. Lanaren gidoia honako hau da:

    HERRI KIROLEN AZALPENA PRESTATZEKO GIDOIA
    1.-HERRI KIROLAK OROKORREAN
    1.1.-Nondik sortzen dira herri kirolak?
    1.2.-Zergatik?
    1.3.-Ze ezberdintasun dago herri kirol eta gainontzeko kirolen artean?
    1.4.- Interesgarria den beste zerbait kontatu nahi duzue?
    2.EGOKITU ZAIZUN KIROLAREN HISTORIA 
    2.1.- Nondik sortzen da?
    2.2.- Zeintzuk izan dira txapeldun handiak?
    2.3.- Errekorrik edo istorio interesgarririk kontatzeko baduzue?
    3.- OINARRIZKO ARAUTEGIA
    3.1.- Zein da kirol honen helburua?
    3.2.- Nola jolasten da?
    3.3.- Zeintzuk dira herri kirol honen barruan dauden sailkapenak?
    3.4.- Zein da herri kirol honen arautegia? 
    4.- MATERIALA ETA ENTRENAMENDUA
    4.1.- Ze material behar da herri kirol hau praktikatzeko?
    4.2.- Ze ezaugarri ditu materialak (pisua, materiala,luzera.)?
    4.3 Ze gaitasun fisiko behar da kirol honetan aritzeko?

    4.4 Nola entrenatzen duten azaltzen jakingo zenuke? 

    3. BALIABIDEAK
    Idatzizko informazioa


    Bideoak
    Gazteen soka-tira finala     https://www.youtube.com/watch?v=pX5zONl7J78
    Berriozarreko herri kirol taldea (erderaz)   https://www.youtube.com/watch?v=tflA4DQj5kA
    "Levantadores- the Basque trong man" (erderaz) https://www.youtube.com/watch?v=vck32S27RmM
    Soka tira, lasto altxatzea, harrijasotzaikleak eta aizkolariak https://www.youtube.com/watch?v=5yAmEFSBZfs
    Euskal herriko txinga eta arpana txapelketa https://www.youtube.com/watch?v=XOuhSMpMUYc

    Comentarios

    Entradas populares de este blog

    2. Asteko erronkak