3. maila
3. maila
PARKOUR IV
----------------------------------------------------------------------------------------
PARKOUR III (2020-06-09)
Kaixo lagunak:
Badakizuen moduan
aste honetan 2019-2020 ikasturtearekin bukatzen dugu. Azpian bi bideo uzten
dizkizuet, bat oinarrizko 10 mugimendurekin eta bestea erdi mailako 10
mugimendurekin. Bertan, Parkourraren mugimendu ezberdinak ikasten joan ahal
zarete eta udaran praktikatzen joan. Gogoratu beti beroketa bat egiten eta
pausoak edo teknikak era ahalik eta seguruenean egiten.
Besarkada handi
bat guztiei eta ondo ondo pasa uda. A, eta ez ahaztu ariketa fisikoa egiten.
Aguuuur.
10 ariketa basikoak:
Zailagoak diren 10 mugimendu:
PARKOUR III (2020-06-09)
Kaixo Lagunak.
Parkourrarekin
jarraitzeko gogoz zaudete? Gaur beste bi oinarrizko teknika ikasiko ditugu.
Gogoratu beti
mesedez beroketa egiten eta ariketak segurtasunez praktikatzen. Errazenetik
hasi eta pixkanaka sailtzen joan. Ariketa bat egiteko edo oztopo bat gainditu
behar baduzu eta lortuko duzula ziur ez bazaude, utzi, gaur ez egin, hurrengo
batean, hobeto prestatuta zaudenean, orduan
egingo duzu.
Errodatzea:
Saltoa, lurretik
oztopora:
----------------------------------------------------------------------------------------
PARKOUR II (2020-06-03)
Aupa!!!
Zer moduz doaz parkourreko lehenengo teknikak? espero dut gustoko izatea eta lesiorik edo minik ez hartzea.
Gogoratu praktikatzen hasi aurretik beroketa on bat egitea komeni dela.
Gogoratu praktikatzen hasi aurretik beroketa on bat egitea komeni dela.
Motibagarria izango delakoan bidaltzen dizuet bideo hau:
Parkourra ere Euskaraz egin daitekeelako, hona hemen bideo hau ere:
Beroketa on adibide bat:
--------------------------------------------------------------------------------------
PARKOUR I (2020-05-27)
ZER DA PARKOUR?
Kaleko objektu
eta oztopo ezberdinak gainditzean datza ibilbide bat eginez, saltoak,
lasterketak, orekak eta mugimendu ezberdinak erabiliz. Horretarako teknika
ezberdinak garatzen joan dira eta teknika horiek ikasten joango gara poliki
poliki.
Parkour egiten
duten pertsonei free-runner (korrikalari libreak) deitzen zaie.
BIZITZA FILOSOFIA BAT DA
Parkour zaleentzako,
parkourra bizitza filosofia bat da. Oinarrizko ideia inoiz ez gelditzean datza,
inolako oztoporen aurrean ez gelditu eta beti aurrera jarraitzea. Norberarengan
konfiantza osoa izan eta norbere gaitasunak hobetzean joatea.
Free-runner on
batek ez du inoiz inguruko pertsonak molestatzen, ez du inoiz bere ingurua apurtzen,
ez du beste pertsonen aurka lehiatzen eta ez du inoiz bere osasuna arriskuan
jartzen.
SEGURTASUNA: Modu
okerrean egiten bada, arriskutsua izan daitekeen ariketa bat da, beraz,
segurtasun neurri guztiak hartzea ezin bestekoa da eta bakoitza bere ahalmenen
barruan aritu.
EGOKITZAPENA: Bakoitzak
bere mugak ditu eta garrantzitsua da norberak muga horiek ezagutu eta ariketak
bere gaitasunen mailan egitea. Argi dago gaitasun horiek gero eta handiagoak
izango direna eta muga horiek geroz eta gorago egongo direla, baina beti gure
mugen barnean jokatu behar dugu.
HASI AURRETIK KONTUAN IZATEKO GOMENDIOAK
Ahal dela
bizkarra beti zuzen, lesioak ekiditeko.
Orkatilak eta
eskumuturrak beti gogor jarri behar ditugu, minik ez hartzeko.
Teknika jakin bat
egin aurretik, zure buruan imajinatu eta irudikatu zaitez zu ariketa egiten.
Argi izan nola egin behar duzu eta ez inprobisatu.
Zalantzarik baduzu
eta ez bazaude ziur teknika bat ongi aterako zaizun edo ez, EZ EGIN, hurrengo
batean egingo duzu, seguruago sentitzen zarenean.
Aurkezpena:
Oinarrizko lurreratzea:
oinarrizko hesi pasea:
Autoebaluazio taula: Taula
---------------------------------------------------------------------------------
Gorputz adierazpena III (2020-05-22)
Kaixo Lagunak:
Gaurkoan gorputz
adierazpenarekin zer ikusia duten 10 erronka uzten dizkizuet.
Ez baduzue nahi,
ez duzue zertan 7. Erronka justifikatzeko bideorik edo emailik bidali behar.
Ebaluatzeko:
Lortutako erronka
bakoitzak puntu bat emango du. Beraz 5 erronka lortu behar dira 5 bat izateko
eta 10ak lortzen badituzue ba bikain!!
Gorputz adierazpena II (2020-05-20)
Kaixo Ikasleak:
Gaur ere gorputz
adierazpenaren eta pertzepzioaren lanarekin jarraitzen dugu. Bi bideo uzten
dizkizuet bi ariketa azaltzen dituztenak. Gaurko ariketak egiteko laguntzaile
bat beharko duzue, etxeko norbait gu baino helduagoa dena.
Animo. Oso ondo
pasa eta ez ahaztu kalera irtetzen zaretenean ere gorputza mugitzen jarraitzea
(bizikletan, patinetan, korrika, paseatzen, saltoka, txiribueltaka…), baina
beti ere segurtasun neurriak beteaz.
Lehenengo
ariketa, pertzepzioa lantzeko:
Bigarren bideoa,
ispiluaren jolasa: (garrantzia eman
eskuina eta ezkerra ondo imitatzeari, eskuina mugitzen bada, ispiluak ere bere
eskuina mugitu behar du )
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Gorputz
adierazpena I (2020-05-18)
Kaixo lagunak:
Gaurko egunean Pablo Sotoca irakaslearen
proposamen dibertigarri bat uzten dizuet. Gorputz adierazpen lantzea da gaurko
helburua, hau da, gure ahotsa erabili gabe, gure gorputza eta berak duen mugimendurako
gaitasuna erabiliz, mezu bat transmititzeko gaitasuna.
Ariketa egiteko
etxeko heldu baten laguntza eta argazki makina edo mugikorra beharko dituzue.
Eskatu laguntza etxekoei eta oso ondo pasatuko duzu, zalantzarik ez izan.
Animo asko ekiten
diogun aste berriarekin!!
---------------------------------------------------------------------------------
Emozioak lantzen III (2020/05/15)
Kaixo Ikasleak:
Gaurko eguneko saioan 6 oinarrizko emozioak sakonago ezagutuko ditugu. Ondoko bideoan uzten dizuet gaurko saioan egin beharrekoa eta bideoaren azpiko Link-an uzten dizuet Saioa egiteko behar duzuen taula.
Autoebaluatzeko irizpideak:
Gutxiegi: 2 emozioekin deskribapena eta argazkia lotzea lortu dut.
Nahiko: 3 emozioekin deskribapena eta argazkia lotzea lortu dut.
Ondo: 4 emozioekin deskribapena eta argazkia lotzea lortu dut.
Oso ondo: 5 emozioekin deskribapena eta argazkia lotzea lortu dut.
Bikain: 6 emozioekin deskribapena eta argazkia lotzea lortu dut.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Emozioak lantzen II (2020/05/13)
Kaixo Ikasleak:
Hemen uzten
dizuet gaurko lana. Emozioak lantzen jarraitzen dugu. Askotan, gure barnean
sentitzen ditugun gauzak (emozioak, sentimenduak…) zer diren eta zergatik sortzen diren ulertzea
kostatzen zaigu. Lasai, normala da, guztiei pasatzen zaigu. Askotan, errazagoa
da beste pertsona baten sentimenduak antzematea gureak baino, izan ere,
normalean besteei askotan begiratzen diegu baina oso gutxitan begiratzen dugu
gure barnera. Beraz, gaurko ariketa, besteengan emozioak identifikatzean datza.
Bideo bat utzi
dizuet, bideoan 6 egoera agertzen dira. Lehenengo egoera ikusi, bideoa gelditu
eta lehenengo egoerako taula bete. Lehenengo laukitxoan bete ze emozio
sentitzen duen marrazkietako pertsonaiak. Bigarren laukitxoan idatzi zu ze
egoeratan edo noiz uzte duzu sentitzen duzula emozio hori.
Bukatzeko,
komunera joan eta jarri ispiluaren aurrean. Ispiluaren aurrean zaudela,
ahalegindu imajinatzen eta antzezten bideoko egoerak. Batez ere, zure
aurpegiarekin, ahalegindu bideoan agertzen diten emozio ezberdinak antzezten.
bideoko emozioekin betetzeko fitxa
-------------------------------------------------------------------------------
Emozioak lantzen I (2020/05/11)
Kaixo ikasleak:
Hemen uzten
dizkizuet gaurko egin beharra eta gaurko lana egiteko beharrezkoak ditugun lau
kantuak. Aste honetan lan apur bat ezberdina egingo dugu, emozioak landuko
ditugu, beti ere, gorputz heziketa izanik, gorputzaren mugimenduaren eta
gorputzaren sentipenen bitartez.
Espero dut
gustatzea.
Animo.
---------------------------------------------------------------------------------
Hamazazpigarren eguna: koordinazioa (2020/05/06)
Aurreko saioan trebetasun motorrak garatzeko gaitasunen (oreka eta koordinazioa) azalpen laburra eman nizuen. Astelehenean, oreka landu genuen eta gaur koordinazioa landuko dugu. Koordinazioa, aldi berean mugimendu desberdinak ordena, zehaztasun eta abiadura egokian egiteko ahalmena da.
Hasi baino lehen, esteka honetan https://www.youtube.com/watch?v=D3wnFif6xts sakatuz, beroketa egingo dugu.
Gero, koordinazio ariketa desberdinak egingo ditugu. Hemen duzue gaurko bideoa. Animo!
Autoebaluazioa
Gutxi.
Zailtasun handiak izan ditut eta ez dut lortu.
|
Nahiko.
Ariketan zailtasun batzuk izan ditut baina lortu dut.
|
Ondo.
Mugimenduak, akatsik izan
gabe, nahiko azkar egiten ditut.
|
Oso ondo.
Mugimenduak, akatsik izan gabe, azkar egiten ditut.
|
Bikain. Abiadura handian
egiteko gai naiz eta ez ditut akatsik izan.
|
||
1. ariketa
|
Errotaren hegalak
|
|||||
2. ariketa
|
Esku bat bularrean eta bestea buruan
|
|||||
Esku bat buruan eta bestea aldakan
|
||||||
Esku bat sorbaldan eta bestea buruan
|
||||||
Esku bat buruan eta bestea sabelan
|
||||||
3. ariketa
|
Hatz lodia barruan eta kanpoan
|
|||||
4. ariketa
|
Bi pauso erdian eta aldeetara.
|
|||||
Bi pauso aurrean eta atzean
|
||||||
Hamaseigarren eguna: oreka (2020/05/04).
Aurreko astean oinarrizko mugimendu abileziak (lekualdaketak, jauziak, jaurtiketak, birak eta hartzeak) landu genituen. Abileziak eraginkortasunez egiteko, koordinazioa eta oreka ezinbestekoak dira. Hauek oinarrizko mugimendu abilezien bidez landuko dira.
Gaurko saioan, ariketa desberdinak eginez oreka landuko dugu. Orekarekin hasi baino lehen beroketa egingo dugu. Esteka honetan https://www.youtube.com/watch?v=D3wnFif6xts klik sakatuz beroketa on bat egingo dugu.
Gero, oreka lantzeko ariketa desberdinak egingo ditugu. Oreka ona edo txarra dugun jakiteko bi test egingo ditugu: "Litwin Test" eta "Single Leg Balance" (Trojian & McKeag ).
Hemen duzue gaurko bideoa. Animo!
Autoebaluazioa
Gutxi: posizioa mantentzea
ez dut lortzen.
|
Nahiko: oreka behin baino gehiagotan galdu dut.
|
Ondo: 10 segundoz
mantentzen dut oreka.
|
Bikain: oreka, 10 segundo
baino gehiago mantentzen dut.
|
Hamabostgarren eguna: oinarrizko mugimendu abileziak (2020/04/29)
Kaixo lagunak,
Gaur, oinarrizko mugimendu abilezien azkeneko saioa egingo dugu. Orain arte landu ditugun jarduera batzuk eta abileziak (lekualdaketak, jauziak, jaurtiketak, birak eta hartzeak) berrikusiko ditugu zirkuitu batean landuz. Gaurko saioarekin hasteko, beroketa on bat egingo dugu. Esteka honetan https://www.youtube.com/watch?v=D3wnFif6xts klik sakatuz beroketa on bat egiteko aukera izango dugu.
Ondoren, jarduera desberdinak landuko ditugu. Hemen duzue gaurko bideoa. Animo!
Hamalaugarren eguna: oinarrizko mugimendu abileziak. Birak (2020/04/27)
Kaixo lagunak,
Gaur, oinarrizko mugimendu abileziekin jarraituz, birak landuko ditugu. Gorputzaren ardatz desberdinak kontuan hartuz birak egingo ditugu. Birak egiten hasi baino lehen, beroketa on bat egin behar da. Horretarako, beroketa on baten bideoa hemen uzten dizuegu. Esteka honetan https://www.youtube.com/watch?v=D3wnFif6xts klik sakatu eta beroketarekin hasiko gara.
Beroketa egin ondoren, birak landuko ditugu. Hemen duzue gaurko bideoa. Animo!
Hamahirugarren eguna: oinarrizko mugimendu abileziak.
Lekualdaketak (2020/04/24)
Kaixo lagunak,
Oinarrizko mugimendu abileziak lantzen jarraituko dugu eta gaurko saioan lekualdaketa desberdinak egingo ditugu. Lekualdaketa mota desberdinak daude: ibili, korrika egin, igo, jaitsi, irristatu, narrastu, lau hanketan ibili. Gaur, batzuk praktikatuko ditugu. Bost ariketa egingo ditugu eta hauek egiteko zapatilak behar ditugu.
Hemen duzue gaurko bideoa. Animo!
Hamabigarren eguna: oinarrizko mugimendu abileziak. Jaurtiketak (2020/04/22)
Kaixo lagunak,
Gaur oinarrizko mugimendu abileziak lantzen jarraituko dugu eta jaurtiketak egingo ditugu. Jaurtiketak eskuarekin eta oinarekin egin daitezke, baina guk eskuarekin egingo ditugu. Izan ere, eskuarekin egindako jaurtiketak doitasun handiagoarekin egiten ditugu. Gaurko saioan doitasun-jaurtiketak egingo ditugu. Bost ariketa desberdin egingo ditugu eta hauek egiteko materiala etxean aurkituko dugu.
Hemen duzue gaurko bideoa. Animo!
Hamaikagarren eguna: oinarrizko mugimendu abileziak. Jauziak (2020/04/20)
Kaixo lagunak,
Jarduera fisikoa egiteko prest zaudete?
Gaur eta hurrengo egunetan oinarrizko mugimendu abileziak landuko ditugu. Hauek, ekintza motor konplexuagoak praktikatzeko ezinbestekoak ditugun abileziak dira: lekualdaketak, birak, jauziak, jaurtiketak eta hartzeak.
Gaurko saioan jauzi desberdinak egingo ditugu: bi hankekin, txingoka, luzeera-jauzia...
Jauziak egiten hasi baino lehen, beroketa on bat egin behar da. Esteka honetan https://www.youtube.com/watch?v=D3wnFif6xts klik sakatu eta beroketarekin has zaitezkete. Gero, jauziekin hasiko gara.
Hemen duzue gaurko bideoa. Animo!
Hamargarren eguna: Tabata III
(2020/04/03)
Kaixo lagunak,
Gaur Tabatari amaiera emango diogu. Landu ditugun ariketa batzuk egingo ditugu eta beste batzuk ezagutuko ditugu. Beroketa egiteko asteazkenean ikusi zenuten bideoa proposatzen dizuegu. Esteka honetan https://www.youtube.com/watch?v=D3wnFif6xts klik sakatu eta beroketa egin dezakezue. Gero, entrenamenduarekin jarraituko dugu.
Hemen duzue gaurko bideoa. Animo!
Bederatzigarren eguna: Tabata II
(2020/04/01)
Kaixo lagunak,
Gaurko saioan Tabatarekin jarraituko dugu. Ariketa ezberdinak ezagutuko ditugu eta entrenamendu on bat egingo dugu. Entrenamenduarekin hasi baino lehen beroketa egingo dugu. Horretarako, beroketa on baten bideoa eskaintzen dizuegu. Esteka honetan https://www.youtube.com/watch?v=D3wnFif6xts klik sakatu eta beroketa on bat egiteko aukera izango duzue. Ondoren, gaurko ariketak praktikatuko ditugu.
Hemen azpian duzue gaurko saioaren bideoa. Animo!
Zortzigarren eguna: Tabata
(2020/03/30)
Kaixo lagunak,
Gaur Tabata landuko dugu, baina zer da Tabata? Intentsitate handiko entrenamendu metodo bat da. 4 minutuko entrenamendu bizia da; Ariketa bakoitzeko 20 segundoko jarduera eta 10 segundoko atsedena egin behar da. Entrenamendu honen bidez erresistentzia handitzen da. Planteatu dugun entrenamenduan 8 ariketa ezberdin egingo ditugu. Animo!
- Ikasle bakoitzak bere erritmoan egingo ditu ariketak.
Hemen duzue gaurko bideoa:
Zazpigarren eguneko bost erronkak (2020/03/27)
Kaixo lagunak:
Malabareetako azkeneko saioa uzten dizuet. Gogoratu aurreko egunetako erronkak errepasatzen beroketa moduan eta orrialde orokorrean ere beste errutin bat izango duzuela.
ANIMO gaur jada ostirala da eta!!!
Seigarren eguneko bost erronkak (2020/03/26)
Kaixo ikasleak,
Gaur beste 5 erronka aurkezten dizkizuegu. Azpian jarri dugun bideoan ikusiko dituzue. Animo!
Lehenengoan lortu dut |
5 saiakera baina
gutxiagoan
lortu dut
|
5 saiakera baina
gehiagotan lortu dut
|
Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut
| |
1.- Pilota esku batekin botatzen dut, belaunarekin toke bat egiten dut eta esku berdinarekin hartzen dut.
| ||||
2.-
| ||||
3.-
| ||||
4.-
| ||||
5.- Esku bakoitzean pilota bat dut. Gora botatzen ditut eta hartzen ditut.
|
Bostgarren eguneko bost erronkak (2020/03/25)
Kaixo ikasleak, gaurko 5 erronkak egin aurretik atzoko eta aurreko erronkaren bat egiteko baduzu bukatu lehenengo eta gero hauekin jarraitu. Gaurko erronketan, oso famatua den erronka bat eskaintzen dizuegu.
Laugarren eguneko bost erronkak (2020/03/24)
Gogoratu aurreko egunetako erronkak birpasatzen ongi atera arte. Gaurkoak apur bat erresagoak egin ditugu, ikasitakoa ondo finkatzeko aurrera jarraitu baino lehen. ANIMO!!!
Lehenengoan lortu dut
|
5 saiakera baina
gutxiagoan
lortu dut
|
5 saiakera baina
gehiagotan lortu dut
|
Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut
| |
1.- Pilota bat bota, buruarekin jo eta beste eskuarekin hartu.
| ||||
2.- Pilota bat bota, kamisetarekin bultzatu eta beste eskuarekin hartu.
| ||||
3.- Pilota bat esku batean, pilota askatu eta lurrera iritsi aurretik esku berdinarekin hartu.
| ||||
4.- Pilota bota, eskuarekin pilotari buelta oso bat eman eta gero hartu.
| ||||
5.- Esku batekin, hanka tartetik eta atzetik aurrera botearekin bota eta airean hartu.
| ||||
6.- Gora bota, buelta bat eman eta beste eskurekin hartu
| ||||
7.- Eskuinean bi pilota, bat gora bota, behera datorrenean beste pilotarekin kolpatu eta airean hartu.
| ||||
8.- Ezkerrean bi pilota, bat gora bota, behera datorrenean beste pilotarekin kolpatu eta airean hartu.
|
Hirugarren eguneko bost erronkak (2020/03/23)
Hona hemen hirugarren eguneko malabareetako bost erronkak, hau konplikatzen hasten da, beraz, ANIMO!!
PD: Azpi azpian “idatzi iruzkina” jartzen duen lekuan, idatziguzu mesedez ea erronkak irteten zaizkizun edo ez, errazak edo zailak diren … horrela, erronkak hobeto zehaztuko ditugu. Eskerrik asko.
PD: Azpi azpian “idatzi iruzkina” jartzen duen lekuan, idatziguzu mesedez ea erronkak irteten zaizkizun edo ez, errazak edo zailak diren … horrela, erronkak hobeto zehaztuko ditugu. Eskerrik asko.
Lehenengoan lortu dut |
5 saiakera baina
gutxiagoan
lortu dut
|
5 saiakera baina
gehiagotan lortu dut
|
Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut
| |
1.- Arku bikoitza txandakatuz (20 aldiz)
| ||||
2.- Arku bikoitza txandakatuz eta hanka ukituz. (20 aldiz)
| ||||
3.- Atzetik esku batekin bota eta bestearekin hartu. (30 aldiz)
| ||||
4.- Esku batetik bestera bi pilota pasatu eta esku berdinarekin biak hartu. (20 aldiz)
| ||||
5.- Esku bakarrarekin zutabea txandakatuz, bi pilotekin. Esku dominantearekin(30 aldiz)
|
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kaixo ikasleak:
Etxean gauden bitartean malabareekin erlazionaturiko erronka ezberdinak proposatuko dizkizuegu, horrela, alde batetik gorputz heziketa egiten jarraituko dugu eta bestetik denboratxo batez entretenituta egongo zarete etxean. Soka saltoarekin egin genuen modu berdinean egingo dugu, erronka ulertu, egiten ahalegindu, lortzen dugunean apuntatu eta hurrengora pasatu. EGUNERO 5-6 ERRONKA igoko ditugu, errazenetik hasita eta apurka zailtzen. ANIMO!!!!!
Zerekin egingo ditugu malabareak? Aukera ezberdinak dituzue:
- Etxean puxikak eta arroza baduzue ikusi esteka honetan nola egin pilotak (https://www.youtube.com/watch?v=nrofyuYt_8A). Ez baduzue puxikarik, ez irten puxikak erostera
- Etxean duzuen pilotaren batekin (tenis, frontenis, esku pilota, malabareetakoak…)
- Albal paperarekin pilotak egin, papera ongi estutuz
- Erabilitako paper batekin pilota bat egin eta gero zeloarekin edo zinta aislantearekin buelta batzuk eman.
- Beste zerbait bururatzen bazaizue eta funtzionatzen badu ere primeran
Hau izango da gaurko egitekoa:
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Lehenengoan lortu dut |
5 saiakera baina
gutxiagoan
lortu dut
|
5 saiakera baina
gehiagotan
lortu dut
|
Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut
| |
1.- Eskuineko eskuarekin 10 aldiz gora bota eta pilota hartzea.
| ||||
2.- Ezkerreko eskuarekin 10 aldiz gora bota eta pilota hartzea.
| ||||
3.- Esku batetik bestera airean pilota pasatzea 20 aldiz erori gabe. (nahi baduzue airean dagoenean txalo egin).
| ||||
4. Eskuineko eskuarekin 10 aldiz gora bota, pilota airean dagoen bitartean ezkerrekoa eskua eta pilotaren artetik pasatzea eta pilota erori gabe hartzea.
| ||||
5. Ezkerreko eskuarekin 10 aldiz gora bota, pilota airean dagoen bitartean eskuineko eskua eta pilotaren artetik pasatzea eta pilota erori gabe hartzea.
| ||||
6. ZUTABE BIKOTZA. Esku bakoitzean pilota bat. Eskuinekoa eta ezkerrekoa txandakatuz, eskuan duzun pilota gora bota eta esku berdinarekin hartu.
|
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Bigarren eguneko 5 erronkak (2020/03/18). ANIMO!!!
Lehenengoan lortu dut |
5 saiakera baina
gutxiagoan lortu dut
|
5 saiakera baina
gehiagotan lortu dut
|
Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut
| |
1.- Arku bakarra, eskuinetik ezkerrera, beste pilota eskura pasatuz. 20 aldiz
| ||||
2.- Arku bakarra, eskuinetik ezkerrera, beste pilota eskura pasatuz. 20 aldiz
| ||||
3.- Zutabe bikoitza biak batera
| ||||
4.- Zutabe bikoitza, biak batera, txaloatekin. 20 aldiz
| ||||
5.- Arku bikoitza. 20 aldiz
|
Comentarios
Publicar un comentario