3. asteko erronkak

3. Asteko erronkak 

Kaixo Ikasleak:

Hemen gatoz hirugarren asteko erronkekin. Gogoratu maila guztietako ikasle guztiak bidali ahal dituzuela zuek asmaturiko erronkak. 
Animatu erronkak egiten eta erronkak asmatzen, ongi pasatuko duzue eta!!



1. Mailakoen erronkak 


Barkatu burua mozteagatik. Komuneko paperaren erroilua buruaren gainean dago oreka mantentzen.  



2. Mailakoen erronka

Kaixo 2. mailako ikasleak. Gaurko saioan abdominalak (sabeleko giharrak) indartzeko ariketa egingo dugu. Hemen uzten dizuet gaurko bideoa. Animo!









3. Mailakoen erronka


Kaixo lagunak, gaurko erronkak frogatu aurretik ondoko estekan jartzen dizuedan beroketa egitea gomendatzen dizuet ( beroketa). Animo erronkekin eta animatzen bazarete partekatu gurekin zuen erronkak. Ondo izan.  


4. eta 5. Mailakoen erronka

kaixo berriro!!!
Oraingo honetan Parkour ariketatxo (KATUA)bat egitea proposatuko dizuet. Atera ahal zareten orduetan banku bat, horma txiki bat edo edonolako oztopoa bilatu eta hantxe egingo duzuena.
Ez ahaztu zuek asmatu ditzakezuela erronkak eta guri bidaltzea, bale???

4.mailakoak autoebaluazioa egiteko irizpideak

5.mailakoak autoebaluazioa egiteko irizpideak.


GUZTIENTZAT:
4-bikain
3-oso ongi
2-ongi
1-nahikoa
0- ez gainditua
 
6. Mailakoen erronka

Kaixo 6. mailako ikasleak. Gaurko erronkan, "Frog stand" izena duen kalistenia ariketa egingo dugu. Kalistenia, gorputzaren pisuarekin egiten den entrenamendu-metodoa da. Gaurko ariketa egiteko indarra eta oreka ezinbestekoak izango dira. Lehenbizi, beroketa egingo dugu. Esteka honetan https://www.youtube.com/watch?v=D3wnFif6xts klik sakatu.

Hemen duzue gaurko bideoa. Animo!

Oharra: bizkarra zuzen mantendu. Ni saiatu naiz, baina zuzenago mantendu behar dut.



Autoebaluazioa

Gutxi: ez dut lortu .
Nahiko: posizio horretan jartzea lortzen dut, baina berehala erortzen naiz.
Ondo: posizio horretan egoteko gai naiz (segundo batez edo bi segundoz).
Oso ondo: posizio horretan egoteko gai naiz (3-5 segundoz).
Bikain: posizio horretan egoteko gai naiz (5 segundo baino gehiago). 






Erronkak bidaltzeko, hemen dituzue gure emailak:

  •   ANDER GOÑI: agonizarra@educacion.navarra.es
  •   ASIER PENABAD: apenabarui@educacion.navarra.es
  •   IBAN AGERRI: iaguerri@educacion.navarra.es





Comentarios

Entradas populares de este blog

2. Asteko erronkak