4.ASTEKO ERRONKAK
4.ASTEKO ERRONKAK
1.MAILA
Kaixo Ikasleak,
aste honetan bi erronka heldu zaizkigu, Izar Araizek eta Garazi Vidaurrek
bidali dizkigutenak. Espero erronkak gustatzea eta gogorarazten dizuegu nahi
baduzue oraindik zuek asmatutako erronkak bidali ahal dituzuela.
2.MAILA
Kaixo ikasleak!!!
Gaur niri egokitu zait zuei erronkak bidaltzea:
-Hasteko txiste bat kontatuko duzue, kar kar......
-Gero saski-galtzerdi erronka burutuko duzue bai eskuaz eta bai hankaz.
-Eta bukatzeko Yoga-galtzerdi egingo duzue, Ondo?
ZUEN AUTOEBALUAZIOA EGITEKO:
BILATU:16.GORPUTZ HEZIKETA SASIKONFINATUA
4-BIKAIN
3-OSO ONGI
2-ONGI
1-NAHIKOA
0-EZ GAINDITUA.
3.MAILA
Gaurko erronkan oreka oso garrantzitsua izango da. Materialari dagokionez, galtzerdi pare bat beharko dugu. Hemen duzue gaurko bideoa. Animo!
Ondo izan eta asteburu ona pasa!
4.MAILA
Kaixo 4. Mailako ikasleak!!
Aste honetan nik
proposatutako erronka batekin nator. Erronkak 3 zailtasun maila ditu, hasi errazenetik
eta ea noraino heltzen zareten. ANIMO!!!
5.MAILA
Kaixo 5.mailako ikasleak!
Gaurko erronkan, ariketa bakar batean, oreka, jaurtiketak eta hartzeak landuko ditugu. Materialari dagokionez, galtzerdi pare bat beharko dugu. Hemen duzue gaurko bideoa. Animo!
Ondo izan eta asteburu ona pasa!
6.MAILA
Kaixo ikasleak!!!
Aspaldiko....
Zuentzako aste honetako erronka lau zatitan banatuko da eta kanpoan egiteko aproposa, giharrak esnatzeko, indartzeko, gure bihotz erritmoa lantzeko...
Ez ahaztu lehenago beroketa on bat egitea
berotzeko lehenago korrika pixkat egin dezakezue
Eta bukatzen duzuenean AUTOEBALUAZIOA egiteko esteka partekatzen dizuet ere:
BILATU 24.GORPUTZ HEZIKETA SASIKONFINATUA
4-BIKAIN
3-OSO ONGI
2-ONGI
1-NAHIKOA
0-EZ GAINDITUA.
ETA ahazten zitzaidala txistea kontatzea....zuek ere zuenak bidali!!!
ANIMATU!!!
Comentarios
Publicar un comentario