1.maila

Zapatilen trena (2020/06/16)

Kaixo ikasleak,
Gaur ikasturteko azkeneko saioa izango da, baina ikasturtea ostiralean bukatzen denez, egun horretan blogan sartzea animatzen zaituztegu, agian sorpresaren bat dago. 
Gaurko saioan zapatilen trena jolasean arituko gara. Horretarako, lau zapatila beharko ditugu. Ea zuen gustokoa den!

Ondo pasa eta animo!


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -


Hola,
Hoy es la última clase del año, pero como el curso escolar finaliza el viernes, os animamos a que ese día os metáis en el blog, puede que haya alguna sorpresa. 
En la clase de hoy jugaremos al "tren de zapatillas". Para ello, necesitaremos cuatro zapatillas. Espero que os guste.

Ánimo y a pasarlo bien.





Jolas tradizionalak: zaku-lasterketa (2020/06/09)

Kaixo ikasleak,
Gaur, jolas tradizionalei amaiera emateko, zaku-lasterketa egingo dugu. Etxean zakurik ez dudanez, eskuoihala erabili dut. Zaku-lasterketa egin ondoren, eskuoihalaren gainean lekualdatzeko beste modu bat erakutsiko dizuet.

Ondo pasa eta animo!

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Hola,
Hoy acabaremos los juegos tradicionales con la carrera de sacos. Como en casa no tenía un saco, he utilizado una toalla. Después de hacer la carrera de sacos, os mostraré otra manera de desplazarnos encima de la toalla.

Ánimo y a pasarlo bien. 





Jolas tradizionalak: hiruko artzain-jokoa (2020/06/02)

Kaixo ikasleak,
Gaur, hiruko artzain-jokoan arituko gara. Orrialde batean tamaina berdineko 9 gelaxka (3x3) marraztuko ditugu. Bi jokalari behar dira eta bata bestearen aurka arituko dira. Bakoitzak, kolore berdineko hiru fitxa izango ditu.  Jokalariek, hutsik dauden gelaxkatan, txandaka fitxak kokatzen dituzte. Hiru fitxa berdineko lerroa osatzen duenak irabazten du. Partidan bi jokalariek, fitxak kokatu behar dituzten unean izan ezik, skipping baxua egingo dute. 

Ondo pasa eta animo!


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -


Hola,
Hoy jugaremos al tres en raya. Para ello, dibujaremos en una página 9 celdas (3x3) del mismo tamaño. Se necesitan dos jugadores y jugarán uno contra otro. Cada jugador o jugadora dispondrá de tres fichas del mismo color y tendrá que colocar una ficha, por turno, en la celda que esté libre. Ganará quien realice una linea recta o en diagonal con las tres fichas del mismo color. Durante la partida los y las participantes deberán realizar skipping bajo  (" se trata de no separar casi los pies del suelo,  sin colocar los talones, solo punta y tobillo y hacerlo muy rápido")  excepto en el momento de colocar las fichas.

Ánimo y a pasarlo bien.





Jolas tradizionalak: igelaren jolasa (2020/05/27)

Kaixo ikasleak,
Gaur, igelaren jolasan arituko gara. Jolas hau sortzeko, etxean ditugun materialak erabiliko ditugu. Bideoan, igelaren jolasa egiteko argibideak ematen ditut. Igelaren jolasan bakarrik eta besteen aurka jolastu daiteke. 

Ondo pasatu eta animo!


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Hola, 
Hoy jugaremos al juego de la rana. Para ello, utilizaremos materiales que tenemos en casa. En el vídeo explico las instrucciones para crear el juego de la rana. Se puede jugar de manera individual y con más personas. 

Ánimo y a pasarlo bien. 



Hemen uzten dizuet igelaren jolasan aritzeko erabili dezakezuen taula baten eredua. 
Kutxatila bakoitzean sartutako fitxa kopurua idatziko da eta ondoren lortutako puntuak gehitu: 


Kutxatilen puntuak

Jokalariaren izena
1
2
3
4
Osotara



























Jolas tradizionalak: petanka (2020/05/25)

Kaixo ikasleak, 
Gaur, petankan arituko gara. Jolas honetan aritzeko partaide bakoitzak kolore berdineko 2 bola (malabare pilotak, galtzerdiak, tenis pilotak...) beharko ditu. Jolasari hasiera emateko, bolitxe izeneko bola txiki bat (pilota txikia, egunkariko orriekin egindako bola...) botatzen dugu. Jolas honen helburua bolak bolitxetik ,bola txikia, ahalik eta gertuen botatzea da. 

Bi modutan jolas daiteke: batetik, bola bolitxetik gertuen uzten duena irabazlea izango da. Bestetik, bola bakoitzari puntu kopuru bat emango diogu; bolitxetik gertuen dagoenari 4 puntu, hurrengoari 3 puntu, hurrengoari 2 puntu eta azkenekoari puntu 1.

Ondo pasatu eta animo!

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Hola,
Hoy jugaremos a la petanca. En este juego cada participante necesitará dos bolas (las pelotas que utilizamos para hacer malabares, unos calcetines, pelotas de tenis...) del mismo color. Al comenzar el juego se lanza una bola pequeña llamada boliche. El objetivo del juego es lanzar las bolas lo más cerca posible de la bola pequeña (boliche). 

Se puede jugar de dos maneras: por un lado, ganará el jugador o la jugadora que deje la bola más cerca de la bola pequeña. Por otro lado, le daremos una puntuación a cada bola; la que esté más cerca de la bola pequeña valdrá 4 puntos, la siguiente 3 puntos, la siguiente 2 puntos y la última 1 punto.

Ánimo y a pasarlo bien.




Hemen uzten dizuet petankan jolasteko erabili dezakezuen taula baten eredua.


Partaideak
1. Bola (galtzerdia)
2. Bola
(galtzerdia)
Osotara
1
(Adibidea)
Txuriak
4 puntu
2 puntu
6 puntu (irabazlea)
Beltzak

3 puntu
Puntu 1
4 puntu
2
Txuriak




Beltzak




3
Txuriak




Beltzak




4
Txuriak




Beltzak




5
Txuriak




Beltzak








Jolas tradizionalak: boloen jolasa (2020/05/20)

Kaixo ikasleak,
Jolas tradizionalekin jarraituz, gaurko saioan boloetara jolastuko dugu. Jolas honetan aritzeko 10 bolo (plastikozko edalontziak, botilak, esne kutxak, errotulagailuak...) eta pilota bat beharko dugu. Jolasaren helburua ahalik eta bolo gehien botatzea da. Txandaka, partaideek jaurtiketak egingo dituzte. Partaide bakoitzak hamar txanda izango ditu eta txanda bakoitzean bi jaurtiketa egingo ditu. 

Ondo pasatu eta animo!

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Hola,
Siguiendo con los juegos tradicionales, hoy jugaremos a los bolos. Para jugar necesitaremos 10 bolos (vasos de plástico, botellas, cajas de leche, rotuladores...) y una pelota. El objetivo del juego es derribar el mayor número de bolos posible. Cada jugador y jugadora realizará los lanzamientos por turnos. Cada participante dispondrá de diez turnos y en cada uno de ellos lanzará dos veces. 

Ánimo y a pasarlo bien.




Hemen uzten dizuet boloen jolaserako erabili dezakezuen taularen eredu bat. 

Jokalariaren izena
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10























































































Jolas tradizionalak: txapen jolasa (2020/05/18)

Kaixo ikasleak,
Gaurko saioan txapen jolasan arituko gara. Bakarka edo besteen kontra jolastu daiteke. Jolas honetan aritzeko, txapak edo tapoiak beharko ditugu. Ibilbide bat egin behar da eta oztopoak ere jar daitezke. Helburua ibilbideko helmugara lehenengo iristea da. Horretarako, partaide bakoitzak, txandaka, hatz luzerekin joko dio txapari. 

Jolas honen bidez trebetasuna eta zehaztasuna lantzeaz gain, jolasaren arauak onartzen eta adosten ikasten dute eta irudimena eta soziabilitatea garatzen dute. 

Animo eta ondo pasa.

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Hola,
En la sesión de hoy jugaremos a las chapas. Puede jugar una o varias personas. Necesitaremos unas chapas o unos tapones. Realizaremos un recorrido en el cual podremos colocar diferentes obstáculos. El primero o la primera que consiga llegar a la meta será el ganador o la ganadora de la carrera. Para ello, cada participante, por turnos, golpea con un dedo su chapa. 

A través de este juego además de trabajar la habilidad y la puntería, aprenden y pactan el reglamento del juego, y desarrollan la imaginación y la sociabilidad. 

Ánimo y a pasarlo bien.






Koordinazioa eta oreka (2020/05/13)

Kaixo ikasleak, 
Gaurko saioan oreka landuko dugu. Etxean ditugun materialak erabiliko ditugu: kuxina edo liburu bat, zapatilak, plastikozko  lau edalontzi, boligrafo edo arkatz bat eta bi orri.
Hemen duzue gaurko bideoa. Animo eta ondo segi!





Koordinazioa eta oreka (2020/05/11)

Kaixo ikasleak,
Aste honetan koordinazioa eta oreka landuko ditugu. Gaurko saioan koordinazioa landuko dugu. 
Animo eta ondo segi.




Aste honetan koordinazioa eta oreka landuko ditugu. Hauek oinarrizko mugimendu abilezien (lekualdaketak, jauziak, birak, jaurtiketak, hartzeak...) bidez lantzen dira. Hala ere, aste honetan lan zehatzagoa egingo dugu. Izan ere, txikiak garenean ikasitako mugimendu desberdinak prozesatu behar ditugu eta horrek neke psikikoa eragiten du. Entrenamenduaren helburuetako bat mugimenduak edo keinuak automatizatzen joatea da. Automatismoak lortu ditugunean koordinatuagoak gara eta egonkortasun gehiago dugu. 

      ----------------------------------------------------------------------------------------------------------


Esta semana trabajaremos la coordinación y el equilibrio. Estos dos aspectos también se trabajan a través de las habilidades motrices básicas (desplazamientos, saltos, giros, lanzamientos, recepciones...) pero esta semana haremos un trabajo más específico. En edades tempranas los niños y niñas tienen que procesar de forma voluntaria  los movimientos que han aprendido. Eso provoca, a veces, una fatiga psíquica debido al estrés que esto produce. Uno de los objetivos del entrenamiento es conseguir automatismos en la realización de gestos deportivos. De esta manera, seremos más coordinados y tendremos mayor capacidad para conservar la estabilidad en situaciones donde es posible perderla. 




Lateralitatea eta erlaxazioa (Mindfulness)



 (2020/05/08)


Kaixo ikasleak:
Gaur bi bideotxo uzten dizkizuet, sortu genituen esku eta oin markekin bi jolas egiteko. Gero, mindfulness edo arreta osoa lantzeko azkenengo bideoa eta gomendio txiki bat.

Animo eta ondo ondo pasa aste bukaera.
----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Hola:
Hoy os dejo dos vídeos de dos actividades para realizar con las huellas de pies y manos que hicimos. Después es último vídeo de mindfulness y un pequeño consejo.
Mucho ánimo y espero que paséis muy bien el fin de semana. 



Lateralitatea:






Mindfulness ariketa: 








----------------------------------------------------------------------------




Lateralitatea eta erlaxazioa (Mindfulness)
 (2020/05/06)

Kaixo lehenengo mailako Ikasleak:
Gaurko klasea ere bi zatitan banatuko dugu. Alde batetik lateralitatea landuko dugu, prestatu genuen esku eta oin markekin. Bukaeran mindfulness tximeletaren ariketa egingo dugu. Gogoratu taula betetzen edo gutxienez taulan dauden galderei erantzuten, naiz eta inon ez idatzi. . 
Animo eta ondo ondo segi.
----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Hola familias de primero:
La clase de hoy vuelve a estar en dos partes. Por un lado mis propuestas para trabajar la lateralidad. Después, el ejercicio de mindfulness del juego de la mariposa. Recordar rellenar la tabla, aunque no la escribáis en ningún sitio, que se pregunten a ellos/as mismos/as las preguntas que aparecen en ella.


Ánimo y a seguir bien.


Lateralitatea:





Mindfulness ariketa: Tximeletaren jolasa 






autoebaluazio taula (egin klik) 


------------------------------------------------------------
Lateralitatea eta erlaxazioa (Mindfulness)
 (2020/05/05)
Kaixo lehenengo mailako Ikasleak:
Zer moduz zaudete? Espero denak ongi egotea.
Gaurko klasea  ere bi zatitan banatuko dugu. Alde batetik nik proposatutako ariketa batzuk eta gero bukatzeko, erlaxazio moduan, gaur “mindfulness” ariketekin hasiko gara eta horretarako Gemma Sánchezen joko bat egingo dugu. Bukatzeko, taulatxo bat betetzea eskatuko dizuet. 
Animo aste berriarekin.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Hola familias de primero:
¿Qué tal estáis? Espero que estéis todos/as bien.
La clase de hoy vuelve a estar en dos partes. Por un lado las propuestas que yo os propongo y para finalizar, como relajación, os dejo una propuesta o un juego de Mindfulness propuesto por Gemma Sánchez. Para finalizar os pediré rellenar una pequeña tabla.
Ánimo con la semana que hoy empezamos.

Nire gaurko proposamena:






Mindfulness ariketa: Esponjen jolasa 










------------------------------------------------------------
Lateralitatea + erlaxazioa (2020/04/29)

Kaixo Ikasleak:
Gaurko saioak ere bi zati izango ditu. Lehenengo lateralitatea landuko dugu eta gero erlaxatzeko tartea izango dugu, audio batzuk entzuten.
Lehenik eta behin, ona hemen nire Saioa:




Bukatzeko, itxi apur bat pertsiana eta ahalegindu zure gelan argi asko ez egoten, argi apur bat bakarrik. Alfonbraren edo esterila baten gainean, gora begira etzan, hankak luze eta besoak zabalik dituzula. Jarri kuxin bat buru azpian eta ahalegindu ahalik eta posizio erosoenean egoten. Prest zaudenean, norbaitek bideoari play eman eta entzun lasai lasai bideoa, begiak itxita dituzula. 







-----------------------------------------------------------



Lateralitatea + erlaxazioa (2020/04/27)

Kaixo Ikasleak:
Hemen duzue gaurko proposamena. Lehenengo azpian duzuen bideoarekin gorputz atalak eta eskuina eta ezkerra errepasatuko dugu. Bukaeran, nirekin erlaxazioa landuko dugu. Animo!  

Gaurko saioaren lehenengo zatia:


Erlaxazioa:




Barkua egiten ikasteko bideoa:



-------------------------------------------------------------
Lateralitatea lantzen III (2020/04/24)

Kaixo Ikasleak:
Hau izango duzue gaurko lana. Lehenengo, hatzarekin marra gainetik tapoiak eramateko ariketa egin, bai aurreko egunekoak baita hemen azpian jartzen dizuedan fitxa berria ere.  fitxa

Ondoren, asteazkenean esplikatutako aurrera-atzera-eskuina-ezkerra jolasa egin, karratuan kokatutako tutuetatik mugituz.

Gero, zure gelaren erdian zutik egon, zurekin dagoen pertsonari begira. Ezkerra esaten badizu, zure ezkerraldean dagoen pareta ukitu behar duzu lehenbailehen eta eskuina esaten badizu, berdin baina eskuinekoarekin.  

Bukatzeko, ispiluaren aurrean jarri. Eskuineko eta ezkerreko eskumuturretan jantzi kolore ezberdineko zapi bat, pultsera, erlojua … zerbait eskuina zein den eta ezkerra zein den ondo nabarmentzeko. Ispiluaren aurrean zaudela, azpian agertzen diren gorputz posturak egin, eskuina eta ezkerra ondo nabarmenduz.






Ongi pasa aste bukaera. 



------------------------------------------------------------
Lateralitatea lantzen II (2020/04/22)

Kaixo ikasleak:

Lateralitatearen bigarren saioa uzten dizuet hemen. Beroketa egiteko, ondoko bideoko koreografia egitera gonbidatzen zaituztet. Erdaraz da.
Arriba = Goian
Abajo = Behean
Izquierda = Ezkerra
Derecha = Eskuina 

Gaurko ariketen bideoa: 



Fitxak inprimatzekoegin klik emen: Lateralitate fitxak




-------------------------------------------------------------
Lateralitatea lantzen I (2020/04/20)

Kaixo ikasle maiteak:
Aste santuetako oporretatik bueltan, berriz ere bagaude martxan. Prest zaudete berriz ere gorputz heziketarekin hasteko? Hemen uzten dizuegu gaurko lana. Animo!

Beroketa egin eta familiarekin mugimenduan ongi pasatzeko ondoko bideoa uzten dizuegu, ahal baduzue egin ondo pasako duzue:



Gaurko lanaren bideoa:



Animo gaurko lanarekin. Besarkada bat.

Edozein zalantza baduzue idatziguzue apenabrui@educacion.navarra.es


-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Matematikak gorputz heziketan III  (2020/04/03)


Kaixo lehenengo mailako ikasleak:
Hemen uzten dizuet gaurko saioko bideoa eta gaurko beroketa egiteko bi kantuen link-a.
Animo asko gaur jada ostirala da eta.
Besarkada handi bat.





--------------------------------------------------------------------------------

Matematikak gorputz heziketan II  (2020/04/01)

Kaixo lehenengo mailako ikasleak:
Matematikak gorputz heziketan lantzeko bigarren saioa uzten dizuet.
Dadoa nahi baduzue egin, argazkiaren gainen eskumakoarekin klik egin “guardar imagen como…” ordenagailuan gorde, inprimatu eta gero moztu eta pegatu. Beste aukera bat, orri txuri bat pantaila gainean jarri eta plantila kalkatzea edo animatzen bazarete zuek marraztea. 
Ez ahaztu dadoa izatea ez dela derrigorra.

 ................................................................................................................................................................
Si queréis construir el dado, pinchar con el botón derecho en la imagen, “guardar imagen como…”, guardarla en el ordenador, imprimirla, recortarla y pegarla. Otra opción es calcarla sobre la pantalla del ordenador con un folio o si os animáis, dibujarla usando una regla. 
Recordar que no es obligatorio el dado.





---------------------------------------------------------------------------------
Matematikak gorputz heziketan I  (2020/03/30)

Kaixo Ikasleak:
Gaur, astelehena, aste berri bati ekiten diogu indar eta animo handiz.
Aste honetan matematikak landuko ditugu, beti ere, gorputzaren mugimenduaren bidez.
Hemen gaurko proposamena.



P.D: Gogoratu komuneko paperaren tutuak gordetzen.
P.D: Acordaros de guardar los tubos del papel higiénico. 

--------------------------------------------------------------------------------

Malabareetako pilotekin jolasean V 2020/03/27


Kaixo lagunak:

Gaurko saioaren bideoa uzten dizuet. Gaurko beroketa egiteko, gustuko musika jarri eta dantza librea. Ondoren bideoko erronka ahalegindu egiten.

ANIMOgaur jada ostirala da eta!!!




Malabareetako pilotekin jolasean IV 2020/03/26

Kaixo lagunak,
Gaur, malabareen 4.saioan, orain arte egin ditugun jarduera batzuen errepasoa egingo dugu. Malabareekin hasi baino lehen beroketa baten bideo berri bat esakintzen dizuegu. Esteka honetan https://www.youtube.com/watch?v=D3wnFif6xts klik sakatu eta beroketa on bat egiteko aukera izango duzue. 
Hemen azpian duzue gaurko saioaren bideoa. Animo!




Malabareetako pilotekin jolasean III 2020/03/25

Kaixo lagunak,

Gaur, malabareen 3. saioa egingo dugu eta jarduera ezberdinak egingo ditugu. Hemen azpian duzue gaurko saioaren bideoa. Hasieran, beroketa orokor bat eskaintzen dizuegu. Gero, pilotarekin jolastuko dugu. 
Animo!


--------------------------------------------------------------------------------


Malabareetako pilotekin jolasean II 2020/03/24


Kaixo lagunak:

Gaurko gorputz heziketa saioa egiteko yogako bideo bat uzten dizuegu beroketa egiteko. Ondoren malabareekin jolasten jarraituko dugu, erronka berriekin.

Animo!!





Hemen uzten dizuegu 2. eguneko malabare erroken bideoa. Aldi berean, beste beroketa alternatibo bat eskaintzen dizuegu zuek ere egiteko. Ariketak 3. minututik aurrera hasten dira. Pasako duzu erronka?? Animo lortuko duzu!!




--------------------------------------------------------------------------------

Malabareetako pilotekin jolasean 2020/03/23

Kaixo lagunak,
Gaur aurreko egunean sortu genituen pilotekin jolasten hasiko gara. Hemen azpian uzten dizuet gaur egingo ditugun erronken bideoa. Animo!!




PD: Azpi azpian “idatzi iruzkina” jartzen duen lekuan, idatziguzu mesedez ea erronkak irteten zaizkizun edo ez, errazak edo zailak diren… horrela, erronkak hobeto zehaztuko ditugu. Eskerrik asko.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Malabareetarako pilotak egiten 2020/03/20 

Kaixo lagunak:
Gaurkoan bideo bat uzten dizuet etxean pilotatxoak egiten ikasteko. 3 pilota egiten badituzue, bihartik Aurrera malabareak lantzen hasi ahalko gara.
Animatu pilotak egiten malabareak egiten ikasteko.
Ondo segi eta bihar arte. 


Galderarik baduzue idatzi lasai. (apenabarui@educacion.navarra.es)


YOGAKO ASANAK (jarrerak)  2020/03/17


Kaixo Ikasleak:
Aurreko astean klasean egin genituen yogako asanak (jarrerak) bidaltzen dizkizuet, etxean ere egiteko. Egunero 20-30 minutuz egin dezakezue.
Gogoratu:

  • Ongi fijatu hanka eta eskua  <--- ezkerra edo eskuina ----> den.
  • Ongi begiratu hanka nora begira dagoen 
  • Asana lortu duzunean geldi geldi mantendu behar zara.
  • Asanan zaudenean, barrutik eta poliki 15rarte zenbatu. 





Gehiago egin nahi baduzu, begiratu ondoko bideoak:

YouTuben Yogako jarrera ezberdinak nola egiten diren ikusteko bideoak (gaztelaniaz):







Bigarren eguna 2020/03/18



Kaixo lagunak:
Gaurkoan etxean guraso edo anai-arreba nagusiagoekin egiteko ariketa batzuk proposatzen dizkizuegu. Gogoratu etxean dugun materialekin egin beharko ditugula. Eskolan ditugun moduko aztarnak, erabilitako paperarekin egin ahal duzue. Ongi pasa, disfrutatu eta animo!!

Comentarios

Entradas populares de este blog

2. Asteko erronkak