Zortzigarren eguna (2020/03/26)
Zortzigarren eguna (2020/03/26)
Kaixo ikasleak:
Gaurko egunean, erresistentzia landuko duzue. Izenak esaten duen moduan, erresistentzia nekea jasan gabe karga bati ahalik eta denbora gehienean aurre egiteko gaitasun fisikoari deritzogu.
Erresistentzia lantzeak hainbat onura ekartzen dizkigu, hala nola, bihotzeko muskulua handitu (miokardioa), odol jariaketa hobetu ( bihotzak odol gehiago ponpeatzeko gaitasuna handitu), egoera fisikoa hobetzeko ezinbestekoa, bihotz taupadak murriztu...
Erresistentzia hobetzeko etengabeko entrenamendua ezinbestekoa da eta oso erraz galtzen den gaitasuna da ere. Beraz, astetik astera erresistentzia gaitasuna lantzea oso garrantzitsua izango da.
0. BEROKETA egiteko aurreko egunetan egin duzuen beroketa bat uzten dizuegu:https://www.youtube.com/watch?v=r3P_udAj4yA&t=101s
Hemen uzten dizuet gaurko errutina erresistentzia lantzeko bideoaren link-a. Gaurko klasea 2 zatitan banatu dugu, batetik, zirkuitu zirkularra ( 3 ariketak errepikatu) eta abesti baten hasieratik bukaerararte paretaren kontra sentadilla bat egiten mantendu.
1.ZATIA: ZIRKUITU ZIRKULARRA
OSO GARRANTSITZUA!!! EZ ZARETE GELDITU BEHAR, ETENGABEKO MUGIMENDUA EZINBESTEKOA DA.
ZIRKUITUAREN ERREPIKAPENAK (orientagarriak dira, egokitu zure gaitasunetara).
1/2 mailakoak 3-4 buelta
3/4 mailakoak 5-6 buelta
5/6 mailakoak 7-8 buelta
1.ariketa: 3 pausu handi aurrera aurreko hanka tolesten eta atzekoa zuzen mantentzen.
1/2 mailakoak 10 joan-etorri
3/4 mailakoak 15 joan-etorri
5/6 mailakoak 20 joan-etorri
+ bukatzerakoan 10 Barpis (lurrean buruz behera egotetik- zutitu eta salto).
2. ariketa: Zutik egonda eta oinak pixka bat zabalduz, gorputz pisua alde batera eraman eta horrekin batera alde horretako hanka tolestu, bestea aldiz luzatuta mantendu. Alde batera jaitsi eta igo ondoren, beste aldera egin behar da.
1/2 mailakoak 10 jaitsi eta igo
3/4 mailakoak 15 jaitsi eta igo
5/6 mailakoak 20 jaitsi eta igo
+ Bukatzerakoan Belaunak gora 30 segundu
3, ariketa: Buruz behera jarrita eta besoak eta hankak luzatuz, goian mantenduko dugu gorputza. Hortik, belaunak bularreraino eramango ditugu lehenengo bat eta gero bestea.
1/2 mailakoak 15 aldiz bi belaunak altxatu
3/4 mailakoak 20 aldiz bi belaunak altxatu
5/6 mailakoak 25 aldiz bi belaunak altxatu
+ bukatzerakoan denek 20 jauzi lekuan.
2. ZATIA: ABESTIA ETA SENTADILLA
Abesti bat gustoko duzuena hautatu ( ez oso luzea ezta motza ere) eta pareta baten kontra bizkarra jarriz, sentadilla bat egingo dugu eta behean mantenduko gara abestiaren hasieratik bukaerararte.
3.BAREALDIA 5MINUTU
Hartu lasaitzen zaituen abesti bat eta lurrean etzanda luzatu besoak, hankak, emborra, bizkarra eta lepoa gutxinaka gutxinaka. Behin gehiago luzatu ezin duzunean begiak itsi, muskuluak lasaitu eta abestia bukatu arte sudurretik hartu arnasa eta ahotik bota. Abestia bukatzen denean gutxinaka gutxinaka joan zutitzen.
ANIMO IKASLEAK!!! LORTUKO DUZUE =)
Edozein zalantza baduzue idatzi:
ANDER GOÑI: agonizarra@educacion.navarra.es
ASIER PENABAD: apenabarui@educacion.navarra.es
ENEKO SANZ: esanzsaenz@educacion.navarra.es

Comentarios
Publicar un comentario