Hasierako orria 2020/03/16
HASIERAKO ORRIA ( Nor gara?)
Blog honen bitartez Joakin Lizarragako Gorputz Hezkuntzako klaseak modu online baten bitartez jarraitzeko aukera ematen dizuegu. Badakigu mugatuta gaudela eta ez dela batere erraza, baina posiblea da etxetik ere Gorputz Hezkuntzako klaseetan parte hartzea eta gurekin ondo pasatzea.
Horrez gain, interneten bidez informazioa aurkitzen, sailkatzen, ulertzen, azaltzen, hautatzen … ere trebatuko zarete, IKT berrien erabilpen egokia garatzeko eta jarraitzeko helburuarekin.
2020/03/17 Ariketa orokorra bideoa: https://youtu.be/rJiR-T8Rxbk
Horretarako, hurrengo blog honetan agertzen diren edukiak eta helburuak mailaka antolatu ditugu (1. mailatik 6. mailararte). Ikasle bakoitza, dagokion maila orrian sartu eta proposatutako lanaren berri izango du, astero berritua izango dena. Maila bakoitzaren orrian, proposatutako lana eta egin beharrekoak modu argi eta zuzen batean eskaintzen saiatu gara, hala nola; fitxak, idazkiak, bideoak, azalpenak, informazio iturri desberdinak, gomendioak, pelikulak etabar bezalako tresnak erabiliz.
Aldi berean, etxean geldi ez egoteko ariketa fisiko eta mugimendu artikularrak proposatuko dizkizuegu, etxean egiteko aproposak direnak eta sasoitsu mantentzen laguntzen digutenak. Modu honetan, sedentarismoari aurre egiten diogu gorputza eta muskuluak aktibatuz.
Aldi berean, etxean geldi ez egoteko ariketa fisiko eta mugimendu artikularrak proposatuko dizkizuegu, etxean egiteko aproposak direnak eta sasoitsu mantentzen laguntzen digutenak. Modu honetan, sedentarismoari aurre egiten diogu gorputza eta muskuluak aktibatuz.
2020/03/17 Ariketa orokorra bideoa: https://youtu.be/rJiR-T8Rxbk
Comentarios
Publicar un comentario